Bilutsik ikusi zintudan ilargi gorritan
eta mandire zuriaz estali zenuen zure biluztasuna
gorde nahian ikusgarri zena.
Bilutsik ikusi zintudan gela ertzean
eta begiak estali zenituen eskuarekin
ez nezan pentsa zu zinela bilutsik ikusi nuena.
Bilutsik ikusi zintudan udaberriz
udazkeneko loreak zimeltzen direnean
eta haizeak eraman zituen zure sabeletik gora.
Bilutsik ikusi zintudan ardoa mahai gainean
erori zela eta busti zuela zure azala,
busti zuela eta ez zela lehortu.
Bilutsik ikusi zintudan zazpi bagoi zihoazela
eta garrasi egin beharrean
eta leiho ertzeko loreak bota
ezpainek "zatoz" bat marraztu zuten
...
korrika nindoanean ihesi eskaileretan gora.
Kearen esplorazio bidaia airezko itsaso zabaletan. Hosto berdezko hormak, olatuen pare lehertzen diren kandela argiak.
Mostrando entradas con la etiqueta trena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta trena. Mostrar todas las entradas
viernes, 19 de abril de 2013
martes, 11 de diciembre de 2012
TREN GELTOKI ZAHARRAK
Tren geltoki zaharrak atsegin ditut.
Hormetatik malenkolia erortzen zaien horietakoak.
Trenak atzerapenarekin heldu
eta arlote pobreak
ardoz mozkortzen direnak.
Bidaiariak noraezean
eta kafetegiak aurpegi nekatuak.
Tabakoa eta egunkaria erosten dituzten jakintsu itsurako bizardunak dituztenak.
Kafea bidaiarien erremedio bakar direnak
eta kanpoan hotz egiten dutenak.
Barruan are hotz gehiago.
Hormetatik malenkolia erortzen zaien horietakoak.
Trenak atzerapenarekin heldu
eta arlote pobreak
ardoz mozkortzen direnak.
Bidaiariak noraezean
eta kafetegiak aurpegi nekatuak.
Tabakoa eta egunkaria erosten dituzten jakintsu itsurako bizardunak dituztenak.
Kafea bidaiarien erremedio bakar direnak
eta kanpoan hotz egiten dutenak.
Barruan are hotz gehiago.
jueves, 6 de septiembre de 2012
PUNTO ETA APARTE
Goizero nire ohearen ertzean zure banderak landatzen dituzu
taxia hartu baino hogei erregu lehenago
kafeteraren usain exotikoak lagunduta.
Kristalaren beste aldean galtzen zara,
kalearen horizontea markatzen duen kurban.
Akordeoi animoso bat entzuten da
geranioen azpian Mickey Mousen kareta bat jantzita.
Zortziak eta hogei,
kafesnea azukre eta nikotinarekin.
Eta aterki beltz bat eguzkiarengandik ezkutatzeko.
Kontrabandoko hiru muxu eta bihar arte egunkariari.
Sanson eta Dalilaren jolasak lorategiko larrosari.
Idazteko eskatzea gehiegi iruditu zitzaizun
eta kabina batean ateratako hiru argazki zuri-beltzekorekin
konformatzea besterik ez zait geratzen.
Trenak galtzeko gogorik gabe nago ordutik,
hegazkinei begira lotsabako aurpegi itsuak jartzeaz
unibertsotik hurbilago sentitzen direnei.
Kutxa beltz bat bizkarrean amets erradiaktiboz lagunduta.
Sabako erregina bazina ...
Baina postontziak hutsik dirau
eta paperean gatibaturiko zure begiek
gezurra diote.
jueves, 26 de abril de 2012
PSYCHEDELIC TEA ROOM
Parfum de vanille. Kearen esplorazio bidaia
airezko itsaso zabaletan. Hosto berdezko hormak,
olatuen pare lehertzen diren kandela argiak.
Arpegio desitxuratuak agurearen begietan.
Eta zureetan goraintzi ahantziak. Beldurrez berriz ahantziak izan
daitezkeelako.
Baina gaur aho usteldu baten gogorik gabe nago
eta lobelarrak Morpheoren sehaskan kulunkatzen nauen bitarteaurrun joan nahi dut
bidaideen bila. Oraindik garaiz dela uste dut.
Binilozko sinfoniak ez daitezela berriz isildu!
Orient Express. Parisetik eguzkiaren bila, sorterrira.
Hondarrezko ordulariak geratuko ziren,
baina zure taupadek nireekin batera oihukatzen dute.
martes, 27 de marzo de 2012
BIHARRAREN ESPEROAN
Eta
biharra iritsi bitartean
geltoki
honetan itxaron nion gaueko trenari,
bizkarrean
neraman motxila ireki
eta bertan
zegoen koadernoa zabaldurik
idaztari
ekin nion.
Gaur arte.
Oraindik
ez da ez trenik ez biharrik iritsi.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)