Bi pastilla.
Eta imajinatu dezagun
mundu ezberdin bat.
Ohera noa.
Begiak irekiak mantendu
nola aldatzen den ikusteko.
Aldatzen baldin bada.
Ikusiko duzu nola dena
hobera doan.
Hor goitik dena oso polit
ikusten da.
Irudimena askatu behar
duzu
eta
hegal egiten utzi gure
arimen gainetik.
Bai eta garun psikosi
batean murgiltzen zarenean kirofanoko ateak irekiko dizkizut.
Fantasiak du botere
guztia
Whisky kopa bat eta barra
amerikar bat.
Izotza dantzaren beroak
urtu dezan.
Eta horrela gure
bekatuetatik barkatuko gaitu
Jainko ahalguztidunak.
Bake mundiala izango da
sistema bakarra.
Tumore bat. Edo lupus?
Jainkoa ez da existitzen.
Denbora gelditu egingo
dugu
eta berriro gure etxeak
eraikiko ditugu.
Eta Freddy Mercury
berpiztuko dugu
Bohemian Rhapsody
abesteko bakarrik.
Fantasiaren fruituetatik
zuhaitzak haziko dira
udaberrian
loratzeko.
Zuk ez duzu inongo
gaixotasunik,
benga zoaz etxera
eta pornografia apur bat
jarri
fantasiak errealagoak
izan daitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario