Hodeiek zeruaren begiak
tapatu dituzte eta
euriak ile guztia busti dizu
aurrez odolak zikindurikoa
garbitzen dizularik.
Biharamunean leku berdinean jarraitzen duzu.
“Beharbada nekatuta zaude.”
Baina zure erantzunak mutu
dirudi
isiltasuna isildu ezean.
Eta oraindik euria ari du,
zu lurrean zaude
gudazelaian erori den
gudariaren pare.
Segundoak malkotan busti dira,
minutuak uholde dira.
Eta ni zuri begira
noiz jeikiko zaren esperoan
paseatzera irteteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario