miércoles, 28 de noviembre de 2012

IDAZLEAK EUSKARAREN INGURUAN BERBETAN

Itxaso Martin, Hedoi Etxarte, Irati Jimenez, Jon Arretxe, Yurre Ugarte eta Fernando Morillo euskara eta euskal literaturaren inguruan Ika Mizkan.

http://www.gaztezulo.com/ikamizka.php?v=5

domingo, 25 de noviembre de 2012

UDABERRIKO HEGAZTIAK

Udaberriro lez hegaztiak nire etxe aurreko putzuan elkartu dira.
Neguan hegoaldeko lurretan egon ostean
iparralderako bidaia luzearen pausaldi bat.
Gaur udaberri da,
baina hegaztiak ez dira putzuan azaldu.
Edo ni ez naiz putzura gerturatu.

ROBINSON CRUSOEREKIN TOPATU NINTZENEKOA


Hondartzan paseoan nenbilenean
Robinson Crusoe topatu dut.
Konturatzerako munduak abandonatu nau.

sábado, 24 de noviembre de 2012

BESARKA NAZAZU

Ilunabarra erortzearekin batera besarka nazazu
edota sar nazazu botila baten barruan
ez nadin izan ura bezain iheskorra.
Hitzak haizeak eraman ohi ditu
eta ni, sarritan, haiza berberak eramaten nau
urrutiko lurralde ezezagunetara. Bertan lokartzera.
Eta zuk uste duzunerako urrunegi nago,
urrunegi berriz besarka nazazun.
Orduan konturatzen zara ez nagoela jada
zure alboan. Beste errealitate batzuen barnean nagoela.
Eta gogoratzen zara nirekin.
Nire izena hiriko edozein hormetan idazten duzu,
edozein plastikoren gainean,
blogean,
eta kasu batzuetan,
poliziarengana jotzen duzu nire desagerpena salatzera.
Baina itzultzerako txartela galdu dut
eta jada ez nago zure alboan,
nahiz eta zuk hau dena ametsgaizto bat dela pentsatu.

sábado, 17 de noviembre de 2012

PALESTINAKO OLIBONDOAK

Tankeek kaleak hartu dituzte.
Hegazkinek hodeiak eta beldurrak bihotzak.
Inbasioa eta erresistentzia elkarren aurka, bakoitzak bereari tinko.
Baina sokak ahuldu egiten dira denboraren poderioz
eta apurka.apurka
soka ahulago bihurtzen da.
Lurrean negarrez, lurra bera negarrez
eta zuhaitzek hostoak galtzen dituzte arima apurtu bakoitzeko.
Bilutsik geratzen dira azkenerako.
Biluztasunean, intimitaterik handienean.
Eta justiziaren izenean, justu izatearen ahaleginean
zuhaitzak erreko dituzte.
Olibondoak.
Udaberrian ez dira berriz loratuko.

Biluztu zituzten.
Zukua beren gorputzetik behera erre zituzten.
Palestinako olibondoak.
Beraien lurrean tinko, sustraiak moztu dizkietenak.

Txoriak non pausatuko dira gaurtik aurrera?

martes, 30 de octubre de 2012

CURRICULUM VITAE

Inoiz ez dut ahaztuko eta oharkabean
mundua hauts bihurtu da zigarroa
bere baitan desagertzen den moduan.
Gutun hauskor bat ilunpetan hauskorrago
eta abesti bat hiltzaile.
Lisboa testigu, fado bat delituaren teloi. Burdinazkoa.
Brasov doinua, inozentziaren gillotina.
Praga alkohol erromantikoa, droga mingarrienaren alkimista.
Eta lora sorta baten autopsiaren erdian
kilimak.
Ihesaldiko labirinto zure gorputzaren mapa.
1992. Egutegi bat gogoan ez dudana eta hala ere
nire identifikazio iturri.
Eta musuak ez aipatze arren pistolero bat helmuga bakoitzean.
Hiltzeko.
Eta hurrengo geltokian edabea. Berpizteko.
Alpargatak urraturik daude, baina gehiago urratuko dira
hauts bilakatu arte beste itsasertze batean.

miércoles, 17 de octubre de 2012

DEMOKRAZIAKO POLITIKAK

Politika poligonalak. Politika karratuak. Politika hirukiak. Politika pentagonalak.
Politika egiteko forma ugari dago. Eskuak motz geratzen zaizkigu ordea.
Motzegi moztasunean.
Moztu dizkigutelako beharbada?
Edo moztu ditugulako akaso?
Eta orain eskua luzatzeko eskatzen digu politikak horren edo haren ongizaterako.
Beraien ongizate politikoa eskuratzeko.
Nahiz eta gure ongizatea duten lehentasun. Hori diote bederen.
Dust in the wind. Everything is dust in the wind.