Bilutsik ikusi zintudan ilargi gorritan
eta mandire zuriaz estali zenuen zure biluztasuna
gorde nahian ikusgarri zena.
Bilutsik ikusi zintudan gela ertzean
eta begiak estali zenituen eskuarekin
ez nezan pentsa zu zinela bilutsik ikusi nuena.
Bilutsik ikusi zintudan udaberriz
udazkeneko loreak zimeltzen direnean
eta haizeak eraman zituen zure sabeletik gora.
Bilutsik ikusi zintudan ardoa mahai gainean
erori zela eta busti zuela zure azala,
busti zuela eta ez zela lehortu.
Bilutsik ikusi zintudan zazpi bagoi zihoazela
eta garrasi egin beharrean
eta leiho ertzeko loreak bota
ezpainek "zatoz" bat marraztu zuten
...
korrika nindoanean ihesi eskaileretan gora.
Kearen esplorazio bidaia airezko itsaso zabaletan. Hosto berdezko hormak, olatuen pare lehertzen diren kandela argiak.
viernes, 19 de abril de 2013
jueves, 11 de abril de 2013
JALGI HADI MUNDURA!
Euskadi Irratia entzuten hizkuntz-politikaren inguruko eztabida topatu dut entzungai.
Eztabaida Kataluniako epaile batzuen sententziak piztu dute eta Generalitat-earen ondorengo erantzunak indartu su hori. Berria, Gara, Público (bi hauek gazteleraz) eta El Punt Avui-ko (azken hau katalanez) berriek hala diote adibide gisa.
Eta eztabaida horretan Martxelo Otamendik aipatu duen gauza bat oso interesgarri iruditu zait, honela zion gutxi gorabehera: "Azterritarrak Kataluniara edo Euskal Herrira etortzen direnean, Espainiara etorri direla diote, ez Kataluniara ez Euskal Herrira, Espainiara. Ondorioz, gaztelania dela hizkuntza nagusiaren uste osoa dute."
Arazo honekin amaitzeko Estatu propioa da bide bat, politika linguistiko bat gure ideien arabera antolatzeko inongo arazorik izan gabe. Estatu propioa izatearena, ordea, oraindik ez dago eratua eta beraz, gaurtik egun hori bitarte arazo hori konpontzeko beste forma batzuk asmatu beharko ditugu. Baldin eta honekin amaitu nahi badugu.
Nik Euskal Herriaren inguruan hitz egingo dut, Kataluniatik etorri den arren eztabaida, baina eztabaida gure ere egin dezakegu inongo arazorik gabe.
Kanpotarrekin elkartzen zarenean, askotan nazkatu ere egiten zara nongoa zaren azaltzen hasten zarenean, grabatu beharko genuke eta galdetzen diguten bakoitzean play-ri eman. Batzuk gustora entzuten dizute, halere. Interesatzen zaie gauza berriak entzutea, beste lurraldeetako errealitatea zein den egunkariek eta komunikabideek orokorrean diotenaz aparte. Eta gainera elkarrizketan kolaboratu ere egiten dute interesaren ondorioz. Beste batzuei ez zaie interesatu ere egiten nongotasuna non kokatzen den, zertan den ezberdina gainontzeko nongotasunekin etab. Interes faltaren ondorio. Bada jendea gure nongotasunaren berri ere ez dutenak geografiaren ondorioz edo beste edozein motiboren ondorioz.
Izaera ezberdin hauek kontuan hartuta, lana badugun seinale. Eta zein da lan hori? Gure nongotasuna munduan zabaltzea. Baina lehenik gu zein garen jakin beharko dugu, badakit asko hitz egiten dudala hauen inguruan, baina ez zaizkit batere gustatzen inozo ahoberoak loroen gisara bizi direnak. Batek hau esan dio eta nola berak horretan sinestu behar duen behin eta berriz errepikatzen du esan diona, interesatu ere egin gabe egia hala gezurra den. Ondorioz, batzuen ahoberokeriak gure nongotasunaren etiketa itxustu dezake.
Hezkuntzaren garrantzia dago hor. Eta hezkuntza ofizialak (eskolenei erreferentzua eginez) ez badigu ase-betetzen, ba mugimendu eta elkarte ezberdinek bultzaten dituzten hitzaldi eta eskola eta horrelako ekintzak baliabide oso politak eta aberasgarriak ditugu.
Baina hori lehen pausoa bakarrik da. Gure burua, gure etiketa, gure nazioa, gure identitatea, Euskal Herria munduan "saldu" behar dugu. Ezberdina baita Espainiatik, ezberdina baita Frantziatik, ezberdina baita Alemaniatik, ezberdina baita Britainia Handitik ... Guk gure kultura dugu, gure hizkuntza, gure historia, gure gatronomia, gure literatura, gure artea, gure herrigintza, gure ohiturak, gure errituak, gure mitologia ... Hau munduari azaldu behar zaio ikus dezan hona datorrean ez pentsatzeko Espainiara etorri dela. Donostiako Alde Zaharrera sartzen zarenean eta ikusten duzunean "You are not in Spain, you are in Basque Country" (uste dut hala dela dioena, aspaldi ez naiz azaldu bertatik eta), atzerritarrak pentsatzen jarriko dira seguruenik eta nahi badute informatzen saiatuko dira. Baina hau erraztu dezakegu baldin eta atzerrian azaltzen badugu gure errealitatea.
Nik uste barrurako lan dezente dugun arren, kanpora begira ere gure lana egin behar dugula. Gainera gure borrokan laguntza edota babesa lor genezake modu honetan, duguna baino gehiago. Oraindik gogoan dut Triesteko taberna batean Corriere della Sera egunkaria irakurtzen ari nintzela Espainiako mapa bat ikusi eta zera jartzen zuela: Paesi Baschi, la regione dell'independentismo più radicale (Euskal Herria, independentismo erradikalena duen lurraldea). Gure nortasuna zabaltzeko medioak bilatu behar ditugu horretarako, eta ez baldin badaude sortu, eta horrela atzerritarrak gure herrietan azaltzen direnean (turista gisa edo emigrazioaren ondorioz) hemengoaren berri izango dute eta ez liratezke sortuko gaur Katalunian gertatu dena.
Ignorantziaren erradikalaren kontra (dagoen errealitatea onartu nahi ez dutenei zuzenduta) ez dakit zer egin daitekeen.
sábado, 6 de abril de 2013
ANTIDEMOKRAZIA NAHI DUGU!
Aurreko iritzi artikulan esan dut beste batean idatziko nuela Demokraziaren inguruan. Bai, Demokrazia D larriarekin. Bere handitasunaren ikur gisa.
Batzuetan pentsatzen jarri naiz honen inguruan, eta batzuetan horien askotan nire burua antidemokratiko izendatu dut. Antidemokratikoa, bai horixe. Eta seguru pentsatuko duzula antidemokratikoa banaiz stalinista, faxista, nazia edo antzeko zerbait naizela ezta? Logikoa guztiz. Edota frankista ere, baina euskaldun abertzale izanda frankista izatea ez da oso ondo geratzen, beraz ken dezakegu listatik.
Mitoak dioen moduan demokrazia Grezia zaharrean jaio zen, Atenaseko polisean. Perikles eta konpainia demokrazia haren irudi nagusienak. Eta demokraziak zer esan nahi du? Herriak agintzen duen gobernu forma. Herriak baino hiritarrek. Hiritarrek soilik zuten bizitza politikoan parte hartzeko aukera, ez-hiritar bezala izendatzen zirenak ezin zuten polisaren norabidean inolako hitzik esan. Eta garbi dagoen moduan hiritarren taldea adin nagusitasuna zuten gizonezkoek osatzen zuten, emakumeak ez-hiritar ziren.
Baina Peloponesoko gerraren ostean Atenasek eta Delosko Ligak gerra galdu zuten Sparta eta Peloponesoko Ligaren aurrean eta demokraziaren kontua denboraldi batez amaitu zen. Erroma izango zen berriz hau martxan jarriko zuena Made in Rome etiketarekin. Botaren edo italian bertan dioten moduan scarpa formaren esentzia horrekin. Baina kontutan hartu hau Erromako hirian bakarrik hartu behar dugula kontuan, Senatuaren bidez. Gero Senatu hau Aita Santuaren kontrolpera pasa zen krisi garaian hiriaren agintea norbaitek eduki behar baizuen eta duela gutxiko Kontzilioa eta Aita Santuaren ohiturak Errepublika eta Inperio garai hauetako aginte formetan dute jatorria.
XIX. mendean hasi ziren historia garaikideko mugimendu demokratikoak. Beno XVIII. mendea esatea egokiagoa da Ameriketako Estatu Batuen independetzia eta honen antolaketa demokraziaren lehen bertsio garaikidea izan baitzen. Europan Frantziako Iraultzak eta ondorengo Napoleonen konkistek zabaldu zituzten ideia libelal berriak. Horrela mende bat beranduago Frantzia eta Britainia Handia izan ziren I. Mundu Gerran eta are gehiago II. Mundu Gerran Demokraziaren alde borrokatu zutenak (Europan diot). Eta gerra irabazi ostean ezin propaganda hobea egin Demokraziari, Europako mamu berria garaitu duena (Adolf Hitler-en Reich-a alegia) eta Yalta ostean (1947) mamu zaharrari aurre egiteko egitura politikoa. Mamu zaharra diot Karl Marx eta Friedrich Engels-ek idatzi zuten "Alderdi Komunistaren Manifestua" liburuan hala definitzen baitute sozialismoa.
Ereserki frantsesak hala dio: Libertè, Egalitè, Fraternitè. Demokraziaren ereserkian kasik sar daitezkeenak. Kontua da iraultza sozial honi beste osagai bat sartu behar diogula: Britainia Handitik eta bereziki Ingalaterratik zetorren industrializazioa. Eta industrializazio zabaltzeak kontinentean barrena ez da ezer txarra, baina industrializazio hau kapitalismoa bezala ezagutzen den pentsamendu ekonomikoarekin azaldu zen. Honek baldintzatu egiten ditu Libertè, Egalitè eta Fraternitè hori. Eta gehi dezakegu kapitalismo horrek ez zukeela nahi eta nahi ez zuen izaera izan, izan zitekeen humanoagoa, baina ez zen hala izan eta gaur egun arte bere bortiztasunaren erradikalizazio batera eraman du. Sobietar Batasunarekin leihan ibili izanak garrantzi handia izan dezake erradikalizazio horretan, leihak beti egiten baikaitu basatiago.
Antzinako erregimenaren aurka altxa zirenek beste mundu bati ireki zizkioten ateak, baina iraultza batean ideia indartsuenak zabaltzen dira. Bestela galdetu Marat-i, bestela galdetu Trosky-ri. Eta horrela miserable berriak sortzen dira eta aberats berriak aurrekoen iluntasuna beren disdirarekin ez dadin ikusi. Eta 1848ko iraultzen ostean eta are gehiago 1871an Europako azken gerra amaitzen delarik denboraldi luze bat arte, garai berri bat sortzen da Frantzian Belle Époque deritzona. Ideia liberalek estatu osoa kontrolatzen dute (beren bariante kontserbadore edo aurrerakoiarekin, baina liberalak). Klase gizartea bera ere Europan zabaltzen da eta ideal eta ohitura berriak sortzen dira. Hemen hasten da demokrazia zabaltzen, sufragio unibertsala eskatzen hasten dira eta horrela urtetik urtera, hamarkadaz hamarkada jende gehiago igotzen da nazioaren gidaritzara.
Esan bezala tartean bi mundu gerra gertatzen dira eta 1945. urtera iristen gara. Europa mendebaldean demokraziak zabaltzen dira, ekialdean komunismoak. Eta hemen doa galdera: posible litzateke, adibidez, Frantzia batean frantses hiritar guztiak asanblea batean biltzea? Ezinezkoa da, beraz ipin ditzagun gure izan daitezkeen errepresentante batzuk gure errebeindikazioak asanblea horretan babes ditzaten. Eta horrela hauteskundeetan gure errepresentanteak aukeratzen ditugu, hauteskundeetarako deialdia dagoenean aukeratuko ditugu gure ideologiaren arabera eta horrela gure alde egingo dute beti. Alegia demokrazia errepresentatibo bat daukagu. Hau XIX. mendean ere gertatzen da, baina esanguratsuagoa da II. Mundu Gerra osteko demokrazia errepresentatibo hau momentuan bizi den jende kopuruagatik.
Honela politika herritik urrundu egin da, nahiz eta hiritarren kopuru osoak aukera izan beren herrialdearen politika erabakitzeko. Bai, eta gainera politika ez ezik politikariak ere urrundu dira benetako errealitatetik. Noiz gogoratzen dira gurekin? Hauteskunde garaian, interesatzen zaielako. Eta diskurtso ponpoxoak eta bozkak lortze aldera egin beharreko guztia egingo dute eta Quevedo baino Gongoraren estiloa egin dute bere, diotenak baino nola dioten da garrantzitsu. Jada hauteskunde programak berdin du, parlamentuan giltzapetzen direnean nahi dutena egingo dute. Ez zaie interesatzen herriaren (Konstituzioen arabera boterea ematen dien giza entitatearen) ongizatea, baizik Estatuaren ongizatea. Estatuaren iraupenak du garrantzia, herriarenak ez. Azken finean kanpoan saltzen dutena Estatua baita, ez Herria.
Eta Estatuaren itxura kaltetzen duen edozer antidemokratikotzat jotzen dute. Adibide moduan Público egunkarian agertu den berri hau. Demokratikoa bada Estatuaren izatea iraunarazi nahi duena, Demokraziaren barkutik itsasora botako naiz. Horregatik diot antidemokratikotzat jotzen dudala nire burua, nik ez dudalako nahi horrelakorik. Estatu baten funtsa Herrian baldin badago, funtsa osasunez ongi izatea izango litzateke gakoa. Bada metafora historiko bat XVIII. mendeko despotismo ilustratua ulertzeko eta zera dio: garai haietan fatxada pintatzen zuten kanpotik onngi ikus zedin etxea, nahiz eta barrutik pitzatuta eta erortzen egon. Eta egungo krisi ekonomikoak hori egin duela dirudi: aurpegia margotu ez ikusteko ditugun ubelduak. Akaso garai honi gure ondorengoen ondorengoek demokrazia despota gisa identifikatuko dute.
"Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan. Ikusiko dek nola, nola laster eroriko dan." Gorka Knörr-en ahotsean. Laster horren denbora jakin nahiko genuke, ordea.
Eta diotenek Demokrazia Egiazkoa behar dela, hobe da antidemokratak garela esatea, horrela demokratak direla diotenek ez dute inongo zalantzarik egingo non gaudenaren inguruan. Beraientzat hau baita Demokrazia ...
Ereserki frantsesak hala dio: Libertè, Egalitè, Fraternitè. Demokraziaren ereserkian kasik sar daitezkeenak. Kontua da iraultza sozial honi beste osagai bat sartu behar diogula: Britainia Handitik eta bereziki Ingalaterratik zetorren industrializazioa. Eta industrializazio zabaltzeak kontinentean barrena ez da ezer txarra, baina industrializazio hau kapitalismoa bezala ezagutzen den pentsamendu ekonomikoarekin azaldu zen. Honek baldintzatu egiten ditu Libertè, Egalitè eta Fraternitè hori. Eta gehi dezakegu kapitalismo horrek ez zukeela nahi eta nahi ez zuen izaera izan, izan zitekeen humanoagoa, baina ez zen hala izan eta gaur egun arte bere bortiztasunaren erradikalizazio batera eraman du. Sobietar Batasunarekin leihan ibili izanak garrantzi handia izan dezake erradikalizazio horretan, leihak beti egiten baikaitu basatiago.
Antzinako erregimenaren aurka altxa zirenek beste mundu bati ireki zizkioten ateak, baina iraultza batean ideia indartsuenak zabaltzen dira. Bestela galdetu Marat-i, bestela galdetu Trosky-ri. Eta horrela miserable berriak sortzen dira eta aberats berriak aurrekoen iluntasuna beren disdirarekin ez dadin ikusi. Eta 1848ko iraultzen ostean eta are gehiago 1871an Europako azken gerra amaitzen delarik denboraldi luze bat arte, garai berri bat sortzen da Frantzian Belle Époque deritzona. Ideia liberalek estatu osoa kontrolatzen dute (beren bariante kontserbadore edo aurrerakoiarekin, baina liberalak). Klase gizartea bera ere Europan zabaltzen da eta ideal eta ohitura berriak sortzen dira. Hemen hasten da demokrazia zabaltzen, sufragio unibertsala eskatzen hasten dira eta horrela urtetik urtera, hamarkadaz hamarkada jende gehiago igotzen da nazioaren gidaritzara.
Esan bezala tartean bi mundu gerra gertatzen dira eta 1945. urtera iristen gara. Europa mendebaldean demokraziak zabaltzen dira, ekialdean komunismoak. Eta hemen doa galdera: posible litzateke, adibidez, Frantzia batean frantses hiritar guztiak asanblea batean biltzea? Ezinezkoa da, beraz ipin ditzagun gure izan daitezkeen errepresentante batzuk gure errebeindikazioak asanblea horretan babes ditzaten. Eta horrela hauteskundeetan gure errepresentanteak aukeratzen ditugu, hauteskundeetarako deialdia dagoenean aukeratuko ditugu gure ideologiaren arabera eta horrela gure alde egingo dute beti. Alegia demokrazia errepresentatibo bat daukagu. Hau XIX. mendean ere gertatzen da, baina esanguratsuagoa da II. Mundu Gerra osteko demokrazia errepresentatibo hau momentuan bizi den jende kopuruagatik.
Honela politika herritik urrundu egin da, nahiz eta hiritarren kopuru osoak aukera izan beren herrialdearen politika erabakitzeko. Bai, eta gainera politika ez ezik politikariak ere urrundu dira benetako errealitatetik. Noiz gogoratzen dira gurekin? Hauteskunde garaian, interesatzen zaielako. Eta diskurtso ponpoxoak eta bozkak lortze aldera egin beharreko guztia egingo dute eta Quevedo baino Gongoraren estiloa egin dute bere, diotenak baino nola dioten da garrantzitsu. Jada hauteskunde programak berdin du, parlamentuan giltzapetzen direnean nahi dutena egingo dute. Ez zaie interesatzen herriaren (Konstituzioen arabera boterea ematen dien giza entitatearen) ongizatea, baizik Estatuaren ongizatea. Estatuaren iraupenak du garrantzia, herriarenak ez. Azken finean kanpoan saltzen dutena Estatua baita, ez Herria.
Eta Estatuaren itxura kaltetzen duen edozer antidemokratikotzat jotzen dute. Adibide moduan Público egunkarian agertu den berri hau. Demokratikoa bada Estatuaren izatea iraunarazi nahi duena, Demokraziaren barkutik itsasora botako naiz. Horregatik diot antidemokratikotzat jotzen dudala nire burua, nik ez dudalako nahi horrelakorik. Estatu baten funtsa Herrian baldin badago, funtsa osasunez ongi izatea izango litzateke gakoa. Bada metafora historiko bat XVIII. mendeko despotismo ilustratua ulertzeko eta zera dio: garai haietan fatxada pintatzen zuten kanpotik onngi ikus zedin etxea, nahiz eta barrutik pitzatuta eta erortzen egon. Eta egungo krisi ekonomikoak hori egin duela dirudi: aurpegia margotu ez ikusteko ditugun ubelduak. Akaso garai honi gure ondorengoen ondorengoek demokrazia despota gisa identifikatuko dute.
"Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan. Ikusiko dek nola, nola laster eroriko dan." Gorka Knörr-en ahotsean. Laster horren denbora jakin nahiko genuke, ordea.
Eta diotenek Demokrazia Egiazkoa behar dela, hobe da antidemokratak garela esatea, horrela demokratak direla diotenek ez dute inongo zalantzarik egingo non gaudenaren inguruan. Beraientzat hau baita Demokrazia ...
MILITANTZIA KULTURALA
Ezagutzen nauenak badaki zenbat gustatzen zaidan hezkuntza, kultura eta euskarari buruz hitz egitea, gogoeta egitea. Horregatik, beharbada, dantza, bertsolaritza, literatura, herrigintza eta halako munduetan mugitu naiz nire udaberri mugatu hauetan. Edo akaso alderantziz da, mundu horietan mugitu izanak bultzatu nau mundu horiei buruz hitz egitera. Eta gaur ere, irratia dudalarik lagunkide, lerrook idazteari ekin diot, euskaraz, nire ama-hizkuntzan, nahiz eta beste hizkuntza batean ere idatz nezakeen. Orain Italian egonik italiarrez idaz nezakeen, edota gaztelaniaz edo gogo eta esfortzu gehiagorekin inglesez. Baina ez. Euskara hartu dut nire idazteko forma, blog hau euskarazko hitzez betea dago jende jakin batengana iristea bainuen asmo hasieran eta oraindik ez dut aldatu jo-muga. Beste jende batengana joan nahi izango banu hizkuntzaz aldatuko nuke, baina hau ez da kasua.
Eta zer aipatu nahi nuke sarrera edo testu honekin? Euskara dut mintzagai, pentsagai edo burugai oraindik. Idatzgai bihurtu nahian. Berriaren formatu digitalean Natxo De Feliperen elkarrizketa bat irakurri dut oraintsu. Euskal kulturaren egoera nola ikusten duen irakurri eta kezkatu edo egin nahiz. Mundu horretan nomada gisa mugitu naiz ni, nomada baino bohemio gisa, itzaletik bezala, nire kontura. Dantzan taldearekin, poesia errezitaldiak burutzen interesatzen zitzaidanean, bertsotan lagun artean, herrigintzan kolektiboan ... Inongo gidari funtziorik gabe edo hobekiago esanda beheko mailetan. Ondorioz begirada iristen ez den tokietan zer gertatzen den jakitea zaila egiten da. Bestalde oasis batean bizi izan naiz duela urte batzuk arte. Usurbilgo herria euskararen munduan oasis bat bezala hartu behar da. Hamasei bat urte arte herrian soilik mugitzen ginen eta beste nonbaitera joanez gero gure gustoko giroaren bila joaten ginen (Donostiako Alde Zaharra, Hernani, Zarautz ...), ahala gustorago sentitzen baikara. Beraz errealitatearen begirada oso partziala eta itxia genuen.
Oasis batetik munduara salto egitea zen Gasteizera Historia ikastera joatea. Herri ezberdinetako jendea, mundua ikusteko forma ezberdin bat, borroka egiteko baliabide ezberdinak, hitz egiteko era ezberdinak ... Denak beste mundu baterako ateak irekitzen zituen. Eta orain Italiara etortzeak oraindik gehiago, baina hau beste kontu bat da gaiarekin ez datorrena bat (edo bai?).
Beste herrietan eta hirietan nola dago euskara? Eta taberna bateko terrazan, kalearen erdian, zigarro, kafe, kanuto eta garagardo artean hitz egiten hasten zara euskal kosmopolismo linguistikoan. "Gurian beti!", "Segun zeñekin ...", "Hemen ez da erreza, zona euskaldunetik kanpo zero" ...
Eta konturatzen zara zure herriak ez duela denaren isla baterako ere balio, gauzak oso ezberdinak direla mugarrietatik beste aldera.
Militantzian mugitzen da euskara eta euskal kultura. Militantziaren arabera indartzen edo ahultzen da euskal kultura. Eta indartzeko aktibo egon behar gara une oro, aktibitate aktiboan su-etenik gabe. Gaur hitzaldi bat, bihar dantza emanaldi bat, bakarlari baten kontzertua ostiralean, film bat iganderako etab. eta etab. atsedenik gabe eta ordain saririk gabe, sari bakarra zure asmoak betetzen direla ikustea. Oso ikuspegi erromantikoa.
Baina militantziak ez du jateko ematen eta dena ezin da militantziagatik egin. Eta gaur egun gainean dugun krisi mota guztien artean egonik militantzia da forma bakarra kulturgintza aurrera eramateko. Eta politikak ez du intentziorik kulturari eskaini behar zaion postura eramateko eta murrizketa eta debekuen artean kulturak eta hezkuntzak jipoi handi bat hartzen dute instituzio eta administrazioaren aldetik. Hau jakina da denon artean, baina esan behar nuen.
Horrelako une batean zer egin behar dugu? "Goitik" ez badigute laguntzen, ergo guk mugitu behar dugu. Logikoa. Baina "Goikoek" badituzte formak mugimendua ez sortzeko. Komunikabideak, legeak, debekuak, betebeharrak ... Gaur egun Internet-a dugu eta mila gauza aurki ditzazkegu gure asmoak egiteko, baina beste hainbat gauza daude, opioa alajaina. Telebista, egunetik egunera programazio penagarriagoarekin, baina jendeak ikusten dituenak. Herriaren opio famatua. Opioa legeztatuta al dago?
Kulturgintza, herrigintza. Euria eta hotza eginda ere kalera atera behar dugu. Aztertu zer dagoen kalean eta horiek hobetzen hasi ahal bezain laster. Bakoitzak bere eremuan. Baina zerbait egin beharra dugu, ez badigute laguntzen geure artean laguntzen ibili beharko dugu. Hemen bada esaldi bat izugarri gustatzen zaidana: Ametsek InBECendentziako ekitaldian irakurri zuena: "Politikak bermatzen ez badu liberazio kulturala, beharbada kulturak beharmatu beharko du liberazio politikoa". Eta norbaiti okurritzen bazaio politikak bermatu behar duela dena, demokraziak bermatuko duela liberazio forma oro ... Bai, bai, hurrengo batean hitz egingo dut Demokraziari buruz, zer den Demos bat eta zer den Krazia bat. Hori etxeko lan moduan (niretzat noski).
Beharbada chipa aldatu behar dugu, beharbada begiak aldatu behar ditugu edo betaurrekoak ipini hobeto ikusteko ikusi behar duguna. Badakizu politikan bi urtean behin bakarrik parte hartzen duzula (politika instituzionaletan) gutxi gorabehera, baina herrigintzan egunero jardun daiteke. Egunero hondar ale bat ipini mendia osa dadin. Eta mendia eginik mendikatea egiten hasi, auzoz auzoko, herriz herriko mendikatea denak lotuko gaituena. "Goikoak" badakigu nola mugitzen diren eta zertan mugitzen diren, gure izatea estatuaren salbaziorako, ordenaren salbaziorako bakarrik interesatzen zaie, inork ez digu ezer oparituko, autopariak egin beharko dizkiogu geure buruari. Zoriontasunaren eta edonismoaren pentsamenduak guk eratu behar ditugu. Zoriontsu izateak ederrago egingo baitu gure izatea, nik uste.
Eta norbaiti zerbait berritzailea otzen bazaio, gure kulturari indarra edo kosmopolismoa emango badio, lagun dezagun, zergatik ez? Musika talde berri bat, antzezlan anormal bat, bertso talde bat euskara hain zabaldua ez den toki batean, film amateur bat ... Guk ez badio laguntzen albokoari, beste inork ez dio lagunduko. Hau izan daiteke gure kultura indartzeko erabil beharko genukeen militantzia kulturala. Eta militantzia kultural horrek indar dezake liberazio politiko hori.
jueves, 4 de abril de 2013
IRAUNTZAILE ETA IRAULTZAILE
Aspertuta nengoen eta erabaki dut Twitter-eko kontuko sarrera aldatzea. Eta zer otuko eta iraungitze- data. Irauntzaile bezala definitu dut iraunten duena eta horrela definitu dut nire burua ere. Zergatik ez? Autodefinizoak norberak egiten baitizkio bere buruari. Irauntzaile alajaina. Eta gero konturatu naiz irauntzaile izatetik iraultzaile izatera hizki bateko aldea besterik ez dagoela. Eta nola garuna eta pentsamendua inoiz ez den geldirik egoten, Joaquín Sabinaren abesti bat etorri zait burura: Embustera ("Vinagre y Rosas" diskokoa, 2009). Bertan hala dio bere bertso batek :"la muerte es solo la suerte con una letra cambiada". Irauntzaile eta iraultzaile bezala!
Eta azken finean nik horrela ikusten dut dela kontuaren esentzia. Hizki batek aldatu behar du batek bestera pasatzeko. Beti ezin da ibili iraun eta iraun, iraungitze-data bat du iraupen guztiak. Iraunaraztea pisu bat bihurtzen da azkenerako baldin eta iraun behar duen hori ez bada gai bere kabuz irauteko. Eta ingurukoek medio ezberdinen bitartez iraunarazi egiten dute, edo baita behar. Behar bat bezala azaleratzen da iraunarazte hori. Adibide moduan: gaur egun ditugun idealak. Ez al dira modaz pasatakoak? Nik hala dela pentsatu izan dut maiz, ez diotela erantzuten gaur egun jendeak eskatzen duenari. Eta idealak beharren arabera aldatu beharrean beharrak idealen arabera aldatzen ditugu. Zergatik? Saltzen digutena hori baita, ideal horiek iraunaraztea. Komunikabideen bidez, filmeen bidez, liburuen bidez, modaren bidez, artearen bidez, hezkuntzaren bidez ... Eta horrela goaz, norabidea markatu digute eta amildegira hurbiltzen ari gara. Edo beharbada jada amildegian behera goaz segurtasun neurririk gabe.
Baina esan bezala irauntzaile izatetik iraultzaile izatera hizki bateko diferentzia dago. Horrek ez du esan nahi sinplea denik aldaketa hori, diferentzia minimo bat dirudien arren bada amildegi izugarri bat bien artean. Iraunaraztetik iraultzera. Eta irauli ondoren iraun behar da edo iraultzen jarraitu? Baina hori irauli ondorengo galdera bat litzateke eta oraindik ez dugu irauli, ez ditzagun ekintzak aurreratu. Edo agian hori litzateke egokiena, ondorengo ekintzak adostuak izatea. Baina horren aurretik bada beste gauza bat egin behar dena. Irauntzetik iraultzera pasatzea.
Irauntzetik iraultzera. Garaia baita zama hori bizkarretik kentzeko. Iraunarazteak dakarren pisu eta zama guztiak nora daraman gizakia gure begiekin ikusten dugu, ez oso toki onera. Eta azkartasun handiegian doa, goaz, bizkarreko zamaren inertzia. Eta gure, gazteoi zuzenduta, iraungitze-datak eta bizkarrean daramagunarenak oso data bertsua dutelaren ustea dut.
Irauntzetik iraultzera dagoen diferentzia hori apurtzen hasi behar dugu, lehena abandonatu eta bigarrenera hurbildu. Bakoitzak bere sistema edukiko du horretarako, baina hobe gaur hastea horretan eta ez uztea gerorako. Dena uzten badugu biharko ez dugu denborarik izango ezertarako eta koltxoiak egiten hasi beharko dugu hartuko dugun hostiak min gutxiago eman diezagun. Masokistak beti daude, ordea.
Irauntzetik iraultzera. Pasa gaitezen batetik bestera. Ez al duzu uste badela garaia horretarako? Igor Elortzak hala abestu zuen 2013ko urtarrilean Oiartzunen egin zen presoen aldeko bertso-jaialdian: "Bada garaia herri zahar honi bertso berriak jartzeko."
lunes, 11 de marzo de 2013
NIK USTE NUEN EZBERDINA IZANGO ZELA
Nik uste nuen ezberdina izango zela, ez zuela inongo antzarik izango aurrekoarekin. Beno, ñabarduraren bat agian, baina ...
Gazteok gure burua autokritikatzea edo gazte batek beste bat kritikatzea edo antzeko gauzak ez dira oso ondo ikusten geure artean. Normala. Gazte eta errebelde! Gure izatea errebeldian funtsatzen da eta ondorioz errebeldetasunak bihurtzen eta egiten gaitu gazte. Zeinen sinplistak. Sinplismoa eta inozokeria, ordea, ez dira sinonimo. Batek badu bere konplexutasuna ere, besteak sinple hitzaren esentzia ere ez du usaindu ere egiten. Eta gure errebeldia zertan funtsatzen da?
Beharbada zerbait ezberdina idatziko nuen nire kokapena dela eta. Munduaren amaiera honetatik gauzak beste era batera ikusten dira, internazionalki beharbada. Eta internazionalismo horretan nazio mailan pentsatzen. Viena itsasoari begira dagoen txoko honetan garrantzi handiagoa dute Bersani eta Grillo eta Berlusconi bezalakoek. Edota Aita Santu berriaren aukeraketak, egunero hiriburutik datozen berriak. Ma che cazzo! (gestu italiar eta guzti)
Hona etorri aurretik orain dela egun batzuetatik Ernai deitzen den gazte erakunde berriaren sorkuntza lanetan ibili nintzen. Errealistak izanda esan dezagun espermatozoide batzuk ginela garai hartan obulu baten bila ernatze bidean. Hori udan zen, eta martxoa arte hilabete batzuk pasa dira. Txostenak irakurri, kontzeptuak aztertu, eztabaidatu honen eta bestearen inguruan ... hondartzara joan beharrean egiten zuen eguraldiarekin bulegoan geratzen ginen, itzalpean, freskuran gure idealismo guztiak martxan jarriz.
Atzo bukatu nuen liburu bat. Michel Onfray filosofo frantsesak idatzia: Politiche della felicità (Zoriontasunaren politikak). Idealismo motak guztiak arbuilatu eta edonismorako joera batekin aztertzen zituen XIX. mendeko pentsalari nabarmenenak beti ere politikaren alorrean. John Stuart Mill eta Mikail Bakunin irakurri ditut bakarrik, besteen beharrik ez bainuen. Sozialismoa irakurtzeko bi forma hain zuzen. Hirugarren ikuspegi bat ere irakurri dut, Karl Marxena, norena bestela (pentsatuko duzu). Hiru izen hauetatik hirugarrena jainkoaren postuan ipiniko lukete gehienek. Bigarrena anarkista zikin bat bezala, koherentziazko ezer egiten ez dakiena. Lehenaren berri, agian, oso gutxik, nahiz eta pentsalari garrantzitsua izan zen edonismoaren eta feminismoaren ikuspegitik.
Eta hau zertara dator? galdetuko duzu seguruenik. Ernai gazte talde honen hasiera hartan, oraindik Ernai deituko zela ez genekien hartan, beste forma batera ikusten nuen mundu berri hau. Ideia zoragarriak iristen ziren esku artera, goazen hau egitera eta gero beste hau eta azkenik hura. Utopikoa zirudien denak, oso urruti jarrita zeuden helburuak, baina zer hostia! Euskaldunak bagara nola ez ditugu lortuko bada!
Nik beti eman diot garrantzia handia kulturari, beharbada mundu horretan murgilduta nabilelako poesia, idatziak, dantza, pintura, literatura, bertsolaritza ... bezalako mundu eta itsaso zabaletan. Eta kulturarekin batera hezkuntzaren garrantzia. Gaur egungo atentatu, holokausto, gerra kultural eta akademiko guztiak ikusita (Wert-en erreformak kasu, baina modu pasiboan ere beste mila kasu topa daitezke) mundu horren mugimendu bat egon behar litzateke. XIX eta XX. mendeetan, ikasia dudanez, hainbat eskola ezkertiar eratu ziren langileei eta eskolara joan ez zirenei kulturaren eta hezkuntzaren oinarriak erakusteko. Adibide bezala Georges Politzer (Nagyvárad, gaur egun Oridea, Austro-Hungariar Inperioa, 1903 - Mont Velérien, Frantzia, 1942) langile eta hauen semeei filosofia erakusten zielarik Parisen. Baina atzo enteratu nintzen Ernai-ren lehen ekintza Beasaingo Batzokian pintadak egitea izan zela.
Ekintza honen harira bi gauza: bat, ez al zen esan erankunde berri honetan ezkutaketan ez ginela jolastuko? Bi, sormena balore garrantzitsu bezala aipatzen zen, ondorioz, non hostia dago gure super sormena? Sakon ditzagun bi kontu hauek azaletik bada ere.
Ezkutaketan jolasten. Beldur diogu aurpegia ikus diezagutenari? Eztabaida da bidea diote parlamentuetatik eta burokraziaren tronuetatik. Jolas dezagun beraien arauekin, egin dezagun eztabaida horman pintatutakoari buruz. Beharbada produktiboagoa izango da eztabaida horretan sor daitekeena eta horrek emango diguna.
Sormena. Non hostia dago sormena? Hormak pintatzea modaz pasata dago, buruari eman diezaiogun kritikarako beste forma batzuk asmatuz. Gai gara utopiarik utopikoena diseinatzeko bere detaile edo ñabarduna txikienarekin eta kritikarako moldeak eta formak aldatzen ez dakigu.
Kritikarako une beti dago eta baita autokritikarako ere. Beharbada idealista samarra naiz eta egoista aldi berean nire pentsamenduarekin bat egiten ez duten ekintzak (ideiekin ez bezala) arbuilatzen ditudanean. Baina aldaketa garaia deitzen dugun honetan aldaketak egitean errotzen dela uste dut aldaketen garaia. Ekintzek definitzen gaituztela sinestuta nago, akaso ez da hala izanen, baina jokuko arauak ipinita daude. Aldatu behar direla? Noski baietz, baina badaude aldaketak egiteko beste formak ere.
Nik uste nuen ezberdina izango zela ... Oraindik uste dut ezberdina izango dela. Lapsus txiki bat. Oinez ikasten ari den haurra erortzen den modu berean. Eta kantuak erortzen ikasten baita oinez esaten duen modu berean, ez gaitezen enpeinatu behin eta berriz erortzen eta has gaitezen bidea egiten.
viernes, 15 de febrero de 2013
DESAGERTZEN
Ispiluei begira ispiluak begi eta begira
begiei ispilu balira bezala.
Nerbioen barnean odola eta odolaren barnean
ilegala.
Deitu hau, deitu hura. Deitu poliziari,
anbulantziari, suhiltzaileei bere gorputza itzali dezaten.
Bideak itxi egin dituzte, moztu.
Dimisioa aurkeztu zion mutilak. Atearen beste aldetik.
Begian zigarroa itzali zuen.
Eta loreak ... loreak eta izarrak eta ilargia eta katuak ...
hiztegietatik desagertu ziren,
bere hiztegietatik. Agur. Eta berak ere desagertu nahi izan zuen
ispiluei begira ispiluak begi eta begira
begiei ispilu balira bezala.
begiei ispilu balira bezala.
Nerbioen barnean odola eta odolaren barnean
ilegala.
Deitu hau, deitu hura. Deitu poliziari,
anbulantziari, suhiltzaileei bere gorputza itzali dezaten.
Bideak itxi egin dituzte, moztu.
Dimisioa aurkeztu zion mutilak. Atearen beste aldetik.
Begian zigarroa itzali zuen.
Eta loreak ... loreak eta izarrak eta ilargia eta katuak ...
hiztegietatik desagertu ziren,
bere hiztegietatik. Agur. Eta berak ere desagertu nahi izan zuen
ispiluei begira ispiluak begi eta begira
begiei ispilu balira bezala.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)