domingo, 19 de mayo de 2013

TESTIGU OBABAKO

Nazkatu zirenez bakardadean gauzak konpartitzeaz,
kolokatu zirenez antigoaleko liburuen esentziekin,
metaforen eta konparizioen zurruntasunaz,
klasikoen klasikotasunaz ...
Igandeko hamabitako kanpaien ereserkiaz
Obaba abandonatu zuten maisuen madarikazioen konpainian.

Eta atez ate, tinbrez tinbre, egunonez egunon,
erromesaldian literaturaren testigu
Jehovari konpetentzia eginez, Jainkoaren literaltasuna errebeindikatuz.
Baina jainkotasunak gehiegizko omen ziren,
hodei gaineko harrizko gazteluak
hondartzako hareazko gazteluak baino ahulagoak zirela.
Jainkoaren Hiria lurrean zegoela ...

Ze Jainko eta ze hostia! Guk literatura nahi dugu!
Bere elitismoaz nazkatuta amateur egin!
Zaldunak eta damak eta dragoiak eta magoak ... zahar kiratseko liburutegietatik
kanuto aromazko lokaletara eraman (pasatu gabe).
Lasai Peter; Kerouac eta Shakespeare, Homero eta Kirmen,
Dicken eta Beñat Etxepare, Valle-Inclán eta Victor Hugo
mahai berean Venetoko ardo gorria edanez ipiniko ditugu.
Eta mozkortu! Guk dakigun moduan,
mozkorrak baitira amateur beraien elitismoan. Martinek esana, Amen.

Ikatzen edo Info7ko estudioetan, tokiak berdin du!
Literatura kalean dago! Eta testigua airean Obabako mendietatik haratago
kanpamendu basea altxa dute tontorrera igotzeko asmoz.
Baina zeren tontorra? Irratiko antenarena noski!
Bi ostegunetan behin tontorrera igotzeko zina egin dute
Peter eta Martinek. Eta tontorrera igotzeko sherpak.
Literatura mozkortzeko bere izate umanoena erakus diezagun.

viernes, 17 de mayo de 2013

BESTE HEZKUNTZA FORMA BATI

Irratian entzun dut gaur bozkatuko dela Espainiako Parlamentuan Wert Legea deitua izan dena. Eta inongo arazorik ezean baiezkoarekin aterako dela. Hemendik urtebetera indarrean (praktikan) jartzea espero dutela entzun dut, ondorioz jarriko dutela jada lege izango baita eta legea hitzik gorena izanik ... Diote Estatuan dagoen eskola porrotaren tasa jaisteko erreforma bat dela, eskola porrotaren tasak hain zuzen, ez datuetatik haratago dagoen hezkuntza. Azken batean Gobernuei datuak soilik axola zaizkie. Zer nolako gauzak ezta?
Datuak bakarrik axola bazaizkie, kalitateak bost axola. Europan eta Munduan "begira zer nolako datu onak dauzkagun! Gure eskola porrota jaitsi egin da! Orain hezkuntza hoberena dugun estatuetako bat gara! Gora gu!" esateko besterik ez dute balio datuek. Itsututa gaude datuekin, hobeki esanda daude eta daude horrek gaude egiten gaitu. Baina niri datuek bost axola! Atzo ipini nuen artikuluan nioen moduan arazoa berdina da, Estatuaren eta Herriaren osasuna, Hezkuntzaren datuak eta kalitatea. Pentsatzen dute lehenak senda dezakeela bigarrena eta ez dira pentsatzen jarri alderantziz izan daitekeela. Zergatik datuek garrantzi gehiago dute kalitateak baino?
Bestalde nik uste Hezkuntza egungo egoera justifikatzeko erabili nahi dutela. Dagoenarekin jarraitzeko ikasgaiak eman nahi dituzte, Hezkuntza egungo zibilizazioaren aldare moduan erabili nahi dute. Honekin esan nahi dudana da: Elizak botere handiagoa zuen garaian historian suertatu diren gertaera guztiak justifikatzeko sermoiak erabiltzen zituen moduan, askotan Estatuaren babesean honek ematen zizkion pribilegioengatik, gaur egun Hezkuntza erabili nahi dute horretarako. Hezkuntzaren bidez lokartu nahi dituzte ikasleak, haur direnetik gazte diren arte. Eta K. Marxek zioenean "Erlijioa da Herriaren lobelarra" XXI. mendera egokituta "Hezkuntza HORI da Herriaren lobelarra". Egoera matematika euklidetarraren filtrotik pasako dute eta honela 1+1 beti 2 izango da. Eta inork ez du zalantzarik egingo zergatik 1aren balioa 1 den edo zergatik den 1+1 batura 2. Hezkuntza justifikazio forma moduan.
Beraz zerbait egin behar da honen aurka, manifestazioak, aldarriak, protestak ... ez dute bukatu behar, baina horiekin bakarrik ez dugu ez lortuko. Kaleko ahotsak ez dira Espainiako Parlamentu barrura iristen, ez eta gainontzeko Parlamentuetara ere. Hormak lodiegiak izango dira eta insonorizazio lanak egingo zituzten ez entzuteko. Beste zerbait praktikoagoari heldu behar diogu, alternatibaren bat topatu. Okurritzen zaidan alternatibetako bat Hezkuntza libre bat antolatzea litzateke. Hezkuntza libreak edo deitu nahi diogun moduan, gure herrietako haur, gazte zein helduri eskainia izan behar luke, adin guztietakoen arteko interakzio edo elkarlan horrek fruituak eman ditzazkeelako. Badakit egiten direla egun jakinetan, baina zabalagoa izan behar luke.
Herrian, herri bakoitzean, edo auzoetan, gazteak badaude, haurrak badaude, helduak badaude, eta elkarren artean gauza asko ikas ditzazkegu. Egongo dira magisteritza ikasten dutenak, ingeneria, filosofia, filologia, historia, industriako ikasketak, psikologia eta beste hainbat ikasketa. Ez soilik teorikoak direnak, baita praktikoak direnak eta baita ikasketak egin dituztenak edo lanean gauzak ikasi dituztenak. Zenbat gauza ikas ditzazkegu horrela? Gogoan dut gure herrian Gaztetxearen aldeko mugimendua hasi zenean "Herritik herriarentzat" lemapean ibili ginela. Eta aisia bezalako gauzetaz aparte hezkuntza ere izan daiteke herririk herriarentzat. Horri heldu behar diogu, zalantzan jarri 1aren balio ea 1 den, zalantzan jarri komunikabideek zabaltzen duten oro, zalantza egin zibilizazio honen inguruan.
Hala ere, eta gure herrian oso ohikoa da, antolatzen den ekimen orori bere etiketa politikoa ipintzea. Hau ere gainditu behar dugu, hezkuntza laiko bat proposatzen badugu, ados! egin daiteke ideologia bati zuzenduta edo beste batera, baina laikotasun politiko bat ere behar luke. Hasiera batean Hezkuntzaren aldarria gure kultura maila handitzea dela, gure zalantza egiteko abilezia handitzea onerako eta txarrerako.
Beraz herri mugimenduak indarra duten lekuetan horrelako ekimenak martxan jartzea aproposa izan liteke aurre egiteko ezarriko digute hezkuntza molde berriari. Aldi berean instituzioen aurka egin behar da noski, baina alternatibaren bideari heldu behar zaio, protestak soilik ez ditu emaitzak edo soluzioak ematen. Ez dakit nork irakurriko duen, baina horrelako ekimenak bultzatzea oso aproposa delakoan nago eta Herria bera aberas dezakeen forma bat izan liteke. Dagoenari aurka egiteko beste forma bat.

jueves, 16 de mayo de 2013

BOTEREAREN UMANIZAZIOA

Oraindik honen inguruan asko ikastekoa naiz, baina gaia aproposa iruditu zait gauden momentua kontutan hartuta gaiari buruz idazteko.
Ideia bati bueltaka eta bueltaka nabil azken egun edo hilabeteetan eta zerbait idatzi nahi nuen honen inguruan eta azkenik denboratxo bat ere hartu dut idazteko. Boterearen umanizazioa bezala deitu dut artikulu hau, behar bat bezala ez badu hondamendira gehiago hurbildu nahi egungo gizarteak, baina batez ere boterearen bueltan bizi den kastak. Asko hitz egiten baita horren inguruan, kasta politikoa, egungo gizartea "gidatzen" duena. Geroz eta inmobilistagoa bihurtzen ari den klasea eta horrek beraien arteko erlazioetara bakarrik mugatzen ditu beraien mugimenduak. Kasta politikoak, gure inguruko estatuetan oso garbi topatzen direnak, bereizketa bat egin du XIX. mendeko filosofo germaniarrari kasu eginez. Hegel-i buruz hitz egiten nabil.
Georg Wilhelm Friedrich Hegel (1770 - 1831) askotan lotu izan da estatu naziaren pentsamendua burutu zuelako. Richard Wagner musikaria ere, baina guztiz ideia anakronikoa da hori. Hegelek ez zuen ezta Alemania batu bat ezagutu, beraz nola demontre aurreratu zezakeen halako erregimen bat? Baina hori ez da landu nahi dudan gaia. Hegelek bereizketa bat egin zuen sistema politiko eraginkor bat lortzearren: Estatua eta Gizartea. Bi entitate aparte ziren eta axola zuena Estatuaren helburuak lortzea zen Gizartearen onerako ala kalterako izanda ere. Estatuaren salbazioa, Estatuaren hoberako ziren helburuak, horiek soilik axola zuten.
Eta hau zertara dator? Ez al zaizu iruditzen gaur egungo estatuetan halako bereizketarik dagoela? Batetik Estatua eta bestetik Gizarte. Nahi izanez gero dei diezaiogun Herria gaur egungo terminologian gustorago irakurtzen baitugu. Hau Estatuaren zerbitzura daudenak ez baititugu Herriaren parte hartzen. Baina nik hala dela uste dut, aipatu dugun kasta politikoak Estatuaren salbazioa du gaur egun krisiak eta ekonomiaren beherakadak eraginda. Bereizketa hori egin dute, lehenik Estatuaren osasuna eta bigarren Herriaren osasuna, berau Estatuaren osasun onak sendatuko duena. Estatuak ekonomiaren zerbitzura geratu dira eta duten helburu bakarra (esku ikusezinak edo ikusezinek) irabaziak lortzea da axola gabe zein diren irabazi horien kostuak. Estatuek dituzten zergek entitate horiekin Herriari "laguntza" eskatzera behartzen dituzte. Laguntza hori behar bat denean eta Herriak ez duenean ikusten laguntza hori itzuliko zaionik normala da honen altxamendua.
Estatua ezagutzen dugun egiturarik garrantzitsuena bihurtu da gaur egun, zerbait sakroa izango balitz bezala kasik. Eta estatuaren gidariak sakrotzat ikusten dute. Ez da harritzekoa zenbait estatuk beren barne separaziorik nahi ez izatea, hala ere hori estatuz estatu aztertu beharreko gauza litzateke. Gidariak profeta bihurtu dira eta Estatuaren osasuna hobetu nahi dute, baina Estatuaren gaixotasun bakarra ekonomikoa dela pentsatzen dute gainontzeko arazoak honen ondorio izango balira bezala. Konserbadoreenak ere Marxen ideia hau bere egin dute! Baina ez da hala, ekonomia ez da denaren erremedio, beste hainbat karta ere badaude mahaiaren gainean eta ez ditu ekonomiak erremediatuko. Ez da harritzekoa kultura jipoitzea gainbehera garai batean egiten duten lehen gauza, kultura eta hezkuntza biak. Horiek gabe Herria ignorantzian eroriko dela pentsatzen dute eta ondorioz beraiek dioten guztiari men egingo diotela. Beraz ekonomia ona denean soilik gara dezake Herriak bere kultura bere hezkuntza? Oso krudela deritzot afirmazio honi.
Baina ez, hezkuntza inflexio bat egin behar luke kasta politiko horrek. Gizartearen osasuna ez du Estatuaren osasunak konponduko. Alderantzizkoa izan behar luke honek. Herriaren osasunak sendatuko du Estatuarena. Honegatik Estatuaren administrazioak umanizazio bat garatu behar du. Estatua makina bat ulertzen dugu denak mekanikoki funtzionatzen duelarik. Estatuaren parte edo Estatuaren besoak iristen diren toki guztietan denak mekanikoki funtzionatuko du, baita gizakiak ere bere lanean, bere pentsamenduan, bere bizitzan. Eta honekin bukatu behar da, hau baita zibilizazioa amildegian behera daramana. Hurbileko instituzioek umanizatu behar lukete, udaletxeek, gero etorriko dira aldundiak, gobernuak, parlamentuak eta gainontzeko funtzioak eta Estatuak (eta Euskal Herriaren kasuan botere entitate gorenak) umanizazio hau bultzatu behar du, eta ez badu bultzatzen ez badu oztopatu behar, bestela aldaketa bortitzagoa izango da. Eta bortiztasun horrek ekartzen badu aldaketa berau ere bortitza izango da bere izatean, ordena mantentzea izango baitu helburu honekin umanizazio indar guztiak hutsean hutsiz.
Estatuaren zerbitzariek ez badute Herriaren osasuna hobetzen Herria bera hasiko da bere osasuna hobetu nahian eta lortzen badute hura hobetzea Estatuarenganako mespretxua geroz eta argiagoa izango da bi entitate aurrez aurre geratuz: Estatua eta Herria. Eta bigarrenak lehena garaitu nahiko du. Azken finean izaki bizidun garen aldetik bizirautea dugu helburu, bakardadean ala kolektiboan eta zuzenean ala zeharka gure hondamendia ekarri nahi badigute bizirauteko senak bultzatuta haren kontra egingo dugu kontra egiteko formen aniztasunean.
Beraz  botereak (politikoak, ekonomikoak edozein motatakoak) bere izatea aldatu behar du, baldin eta bere hondamendia ekarri nahi ez baldin badu. Eta hondarrezko ordularian hondar aleak guttiago dira goiko aldean, eskuekin kontatzeko moduan.


martes, 14 de mayo de 2013

EDALONTZIEI

Edalontziak hutsak daudenean
badakizu beteta edo hutsik egon diren
aurretik.
Baina edalontziak apurtzean
apurtuaren oinazea besterik ez da ageri.
Beteta edo hutsik egonaren
arrastorik ez ...
baldin eta zure eskuetan ez bada egon.

MUXUAK OPARITU NIZKIZUN

Muxuak oparitu nizkizun
ardo kopa baten truk.
Geroztik muxuak ardo kopetan kontatzen dira
eta zigarro kontusmituak ...
Pariseko akordeoiak isildu dira,
katuen miauak biharamuneko iratzargailu,
poeta mozkorren bertsoak
errima hankatrabatu.
Larrosa pozinduak lorategian ...
Ispiluetan zure islada mamu bat da,
gaueko kea lanbrotan
eta ardo botila bukatu da
autobusaren urruntzearekin batera.
Adio hiztegian hutsune bat da.

jueves, 25 de abril de 2013

AL VENT

Al vent,
la cara al vent,
el cor al vent,
les mans al vent,
al vent del món.
 
I tots,
tots plens de nit,
buscant la llum,
buscant la pau,
buscant a déu,
al vent del món.
 
La vida ens dóna penes,
ja el nèixer és un gran plor,
la vida pot ser eixe plor,
però nosaltres,
 
Al vent,
la cara al vent,
el cor al vent,
les mans al vent,
al vent del món.
 
I tots,
tots plens de nit,
buscant la llum,
buscant la pau,
buscant a déu,
al vent del món.
 
 
Raimon (Ramón Pelegero Sanchis) abeslari valentziarrak bere gaztaroan idatzitako abestia da goian dagoena: Al vent. Ez nekien zer egin eta interpretazio bat egitea, edo itzulpen bat edo deitu nahi den moduan egitea otu zait, nire estiloan noski. Al vent ... Haizeari ...
 
Jeiki nintzenean banituen nituenak baino urte gehiago.
Nekatuta, bizitzaren nekez, zama garratza bizkarrean.
Egutegiei orriak kentzen eta kentzen egunez egun
munduak jira biran jarraitzen duenaren seinale besterik ez.
 
Horitu dira garai bateko egunak, zuribelztu
eta haizeak indar berdinarekin jotzen duenaren zalantza
sortu zait.
 
Eta zientzialariek haizeari bere definizio zientifikoa eman diote
metafora eta lirika guztia albo batera lagata.
Baina haizeak berdin jarraitzen du bere egunen joan-etorrian,
gelako leihoa kolpeka zabaldu du loreak lurretik barreiatuz
zirimola eta zurrunbiloetan dantzan.
 
Kanpora begiratu dut.
Bila, bilakatzaile haizearen. Baina ikusezin doa
doan tokira doala. Joan. Eta ikusezin dator
datorren tokira datorrela. Etorri.
 
Al vent la cara, la cor, les mans. Al vent del món.
Eta ikusezin jarraitzen du haizeak
libertateren sentsazioarekin ikutzen gaituen bakoitzean.


martes, 23 de abril de 2013

NOUVEAU MISÉRABLE

Barrikadetan erori ziren eta eroritakoekin barrikada gehiago egiten zituzten. Paris aldatzen, aldaketan Marseillesa entzuten zelarik gillotinak buru bat mozten zuren bakoitzean. Bastilla hartu zuten eta Napoleonek Zesar izan nahi zuen, edo beharbada Augusto, princeps, Europaren jaun eta jabe. Elbako uhartea txikiegia zen Leipzig ondoren, horregatik Waterloo bat behar zuen Santa Elena izan zedin bere hilerri.
Vienak bazekien. Bazekien zer zen mozkor ondorengo ajea. Parisek hobekiago eta Konstantinoplak ez zuen imajinatu ere egingo Miloko Venusak gerra deklaratuko zionik Lord Byronek hitzak ipintzen zizkion bitartean independentziari. Eta Espainiak mila gaueko gerra hasi zuen Riegorekin Borboien aurka.
Eta bitartean Liverpoolgo portuan kea eta izerdia eta burdin hotsa. Londresetik munduaren norabidea kontrolatzen dute Ameriketatik Asiara Txinako Harresi Handiaren aurka. Opioaren gerrak eta Meiji Pazifiko ertzeko uharte batzuetan, Japonia harresiak botaz eta samuraien kontrako ehizan. Estatu Batuetan lurren ehiza eta indio lumagorrien lurrak desertu.
Lehengo miserableek miserable berriak sortu dituzte eta lantegitik etxerakoan absentaz mozkortzen dira ez daitezen gogoratu ere egin eguna berriz argituko dela.
Eta bizitzaren haria tentsio tentsiogarrian dutenek kopla zatar batzuk idazten dituzte erromantikoari burla eginez metafisika eta tabako kiratsdun galdera existentzialekin. Ni horietako bat naiz Rimbaudekin botila beretik edaten dudana.