sábado, 13 de octubre de 2012

FISKALA ETA AKUSATUA

Mundua erotu egin da! Erotu bakarrik balitz ... Eroetxe bat txiki geratzen da berarentzat. Termio berri bat asmatu behar dugu bere gaitza senda dezakeen espezialista izendatzeko. Bere garuna berezko gaitasuna baino bi edo hiru edo hamaika aldiz azkarrago mugitzen da. Bere bizitza osoan ikasi duenak ez du ezer balio oraingo honetan. Dena hankaz gora dago. Kamasutrako posturen orgia bat dirudi. Eta errudun bakarra ZU zara! Bai, ZU! Ez begiratu beste aldera, oso ondo dakizu eta kulpa guztia ZUK duzula! Mea culparik ez ez esan. Horrek ez dizu ezertarako balio izango Epaile Gorenaren aurrean.
Zergatik existitzen zara? Nork ekarri zintuen mundu honetara? Esklaboren bat edo izango zen seguruenik zure ama. Herri zehea definitzen duten horren partaideetako baten ondorengoa. Zer uste duzu, Moises zarela? Judutarrak Faraoiaren oinpetik atera eta Israelgo Zinezko Lurraldera eramango dituzula pentsatzen duzu? Edo akaso Frodo Bolson zarenaren ustea duzu? Sauron akabatzeko asmoz Patuaren Mendian eraztuna suntsituko duen aukeratua? Ez esan gero Napoleon zarenik. Zure bipolaritatea begiratu beharko zenuke.
SOZIALISMOA? Zu izan zara gaur egingo langileak patroiaren aurka altxarazi dituena. NAZIONALISMOA? Zu zara estatu nagusien aurka altxarazi diren herrien atzean zaudena. SUFRAGISMOA? Zu eta ez veste inor izan da herritar apalenak nazioaren eraikuntzan partehartzera eraman dituena. FEMINISMOA? Zu, zu eta zu zara emakumeei gizonen maila berdinean daudela esan diena. ATEISMOA? ZU! Zuk esan zenien gizakiei Jainkoa ez zela exititzen eta gizakien imajinazioak sortu zuela.
Hau guztia esanda, Epaile Jauna, nik nire hautua hartu dut: Mundua izaki honek erotu du. Jendeak ASKATASUNA deitzen duen izaki honek. Bera gabe askoz hobeto biziko ginateke.
Auziperatuak zarbait gehitzeko ba al du?
Nik hori dena nire intentzio onenarekin egin nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario