miércoles, 17 de octubre de 2012

ORDULARIA. EGUZKIA. ORDUAREN ARGIA.

Ordularia beti dabil Bira eta Bira. Jira eta Jira.
Jira-bira. Bira-jira.
Karrusel amaigabea. Karrusel garrantzitsuena.
Ordularia.
Eguzkiak berdina egiten du. Edo egiten duela iruditzen zaigu.
Bira eta Bira. Jira eta Jira.
Jira-bira. Bira-jira.
Baina ez diogu halako garrantziarik ematen.
Garrantziarik izango ez balu bezala.
Eta hala ere egunero argitzen digu ez gaitezen galdu ordularien labirintoetan.

BILDU. BATZUEK ELKARTU ERE ESATEN DIOTE.

Biltzearen eta bildua izatearen artean bada diferentziarik.
Bildua izatearen eta bildua nahi izatearen artean bada diferentziarik.
Bildua nahi izatearen eta biltzearen artean bada diferentziarik.
Biltzearen eta biltzearaztearen artean bada diferentziarik.
Bil daitekeena bil daiteke erraz.
Bil ezin daitekeena ere bil daiteke. Bildu edo.
Lagunekin tabernan biltzen gara.
Erretzaileekin kalean biltzen gara.
Ikaskideekin klasean biltzen gara.
Lankideekin lanean biltzen gara.
Gaixoekin ospitalean biltzen gara.
Preso hartu dituztenekin kartzelan biltzen gara.
Joandakoekin oroimenean biltzen gara.
Batzuek elkartu ere esaten diote. Elkarrekin. Elkarren artean.
Zurekin. Nirekin. Gurekin. Elkartu elkarrekin. Bilkuran. Biltzeko lekuan.
Eguna eta lekua jartzea besterik ez da falta.

KATUA TEILATUAN

Katu beltza. Beltz. Ilun. Ilunago. Beltza.
Teilatu gainean. Gain. Tontor. Punta. Teilatu puntan.
Katu beltza teilatu gainean.
Katu beltz teilatu gain.
Katu ilun teilatu tontor.
Katu ilunago teilatu punta.
Katu beltza teilatuan.
Teilatu beltza katuan. Katuan beltza teilatu.
Katu-teilatu. Teilatu-katu. Teilakatu.Katuteila.
Ka-tu-tei-la-tu-i-lun-ton-tor-gai-ne-an.
Ka-tu-a-tei-la-tu-an.

IGELA

HITZEKIN BORROKATZEN. POETAREN BORROKA. HITZEN BORROKA. BAINA EZ DEMAGOGIA. HITZAREN INDARRA DA EDERRA. HATZAREN EDERTASUNA EZ DA INDARRA. POETAK HITZEZ HITZA BORROKATU BEHAR DU. BORROKA ARTE BILAKATU. BORROKA ARTISTIKOA. ARTE BORROKATZAILEA.
BOTEREA HUTSALA DA. HUTSA. BOTERE KUTXA. KUTXAK HAUTSI. HAUTSI BOTEREAREN KUTXAK. DEMOSA KUTXETAN DAGO. SALBA DEZAGUN. DEMOSA EZ DU DEMOSAK SORTU. IGELAK EZ DU IGEL DENIK ESAN. IGELA EZ DA IGEL. DUCHAMPEK ARRAZOI ZUEN.
ESKURATU. ESKUEKIN HARTU. ESKUETAN. HITZA. ESKUETAN. BOTEREA. ESKUETAN. KUTXA. ESKUETAN. INDARRA. ESKUETAN. EDERTASUNA. ESKUETAN. IGELA.

sábado, 13 de octubre de 2012

FISKALA ETA AKUSATUA

Mundua erotu egin da! Erotu bakarrik balitz ... Eroetxe bat txiki geratzen da berarentzat. Termio berri bat asmatu behar dugu bere gaitza senda dezakeen espezialista izendatzeko. Bere garuna berezko gaitasuna baino bi edo hiru edo hamaika aldiz azkarrago mugitzen da. Bere bizitza osoan ikasi duenak ez du ezer balio oraingo honetan. Dena hankaz gora dago. Kamasutrako posturen orgia bat dirudi. Eta errudun bakarra ZU zara! Bai, ZU! Ez begiratu beste aldera, oso ondo dakizu eta kulpa guztia ZUK duzula! Mea culparik ez ez esan. Horrek ez dizu ezertarako balio izango Epaile Gorenaren aurrean.
Zergatik existitzen zara? Nork ekarri zintuen mundu honetara? Esklaboren bat edo izango zen seguruenik zure ama. Herri zehea definitzen duten horren partaideetako baten ondorengoa. Zer uste duzu, Moises zarela? Judutarrak Faraoiaren oinpetik atera eta Israelgo Zinezko Lurraldera eramango dituzula pentsatzen duzu? Edo akaso Frodo Bolson zarenaren ustea duzu? Sauron akabatzeko asmoz Patuaren Mendian eraztuna suntsituko duen aukeratua? Ez esan gero Napoleon zarenik. Zure bipolaritatea begiratu beharko zenuke.
SOZIALISMOA? Zu izan zara gaur egingo langileak patroiaren aurka altxarazi dituena. NAZIONALISMOA? Zu zara estatu nagusien aurka altxarazi diren herrien atzean zaudena. SUFRAGISMOA? Zu eta ez veste inor izan da herritar apalenak nazioaren eraikuntzan partehartzera eraman dituena. FEMINISMOA? Zu, zu eta zu zara emakumeei gizonen maila berdinean daudela esan diena. ATEISMOA? ZU! Zuk esan zenien gizakiei Jainkoa ez zela exititzen eta gizakien imajinazioak sortu zuela.
Hau guztia esanda, Epaile Jauna, nik nire hautua hartu dut: Mundua izaki honek erotu du. Jendeak ASKATASUNA deitzen duen izaki honek. Bera gabe askoz hobeto biziko ginateke.
Auziperatuak zarbait gehitzeko ba al du?
Nik hori dena nire intentzio onenarekin egin nuen.

sábado, 8 de septiembre de 2012

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (VI)

ETA DENARI BUKAERA BAT

EMAN BEHAR BAITZAIO...


Azken finean

Peio Zabalak arrazoi zuen.

Borraskeroek mila sarraski egin zituzten neguan.

Euskal Herri osoa garaitu zuten,

nahi zuten moduan.

Orduan zer,

Borraska zapaltzailea da?

Noski

Putakume galanta.

Bai.

Kosas ke gertan.

Bai.

Orduan antiziklonista bazara, ezkerrekoa zara?

Ez dakit motel.

Borraska kapitalista hutsa da.

Akaso.

Ez al duzu zuk idatzi poesia arraro hau?

Bai. Poema galanta.

Orduan zerbait jakingo duzu?

Beno aspertu nak, banitxiek motel. Eongoatxik ta ayo!

 

ZERUETAKO ERREINUA: ANTIZIKLOIA VERSUS BORRASKA (V)

ERRIBERA, ERRIBERA


Eta inor gogoratzen ez den eremu zabal horietan

Antizikloiaren azken bataloiak esperoan daude.

- Hi! Esan gutxinen zein dittuken eremu hoiek!

Ez gaitukela goatzen motel!

- Behetik geratzen diren horiek:

piper, mahats, zainzuri eta pataten erreinuak.

- Batzuk ez gaituk hi bezain ilustratuk!

- San Ferminetako entzierroako anuntzioak ez al dituzue ikusten?

- Oandik festan eote gattuk motel!

Bo besteek ulertuko zuten.

Ordulariari begiratu

eta ez dator ez bataloi ez ezer.

 
- Kanta dezagun momentua alaitzeko!

Erriiibera, erriiiibeera, zure landen zaaaaabaaleeeraaaaaaa.

...oooooooooooooo....ooooo........oooooooo.......

- Azalduko dira horrelako batean ezta?

- Andoni Aizpuru ikusi al duzue?

- Ez. Zergatik?

- Ez zarete konturatu? Noiztik egiten du hemen euria uda erdian?

- Egia! (eskuak buru gainean jarriz)

- Orduan irabazi dugu!

- Gora Antizikloia!

PUN! (sekulako kolpea mahaiari)

Zergatik ez dugu ezer egin

Nafarroan eta Araban?

Badakizu uda da eta ezin gauza handirik egin.

Aitzakiak!

Lasai neguan denak garaituko ditugu,

Zergatik uste duzu dela Siberia Gasteiz?

Hobe horrela bada, bestela...