jueves, 13 de diciembre de 2012

AMAREN OTOITZA - SALVE ( VI )


Mundu honetako krudelkeri orotik salba ezazu
Jainko Ahalguztiduna.


Zure erreinuetan babes ezazu,
zure argia iristen den paisaia horietan.
Belardi berdeak zeru ertzarekin ezkontzen diren erreinuetan
jolas egin dezan bere inozentziak abandonatzen duen arte.

Mundu honek ez du erremediorik, gaixo dago, elbarri.
Zure eskuetatik ihes egin du gerrara doan semeak ihes egien dion moduan
amari.


Garai ilunak zure argirik gabe, gau amaigabek ordularirik gabe.
Izar ttipienak ere ihes egiten dute gugandik, hemen gertatzen dena ez dute ikusi nahi.
Eta gu elkar mutututa bata bestearen aurka, irauten, bizirik irauten.
Bizirauten.


Jainko Ahalguztiduna. Salba ezazu ene semetxoa, utz iezaziozu ihes egiten, ihesa baita bere salbazio bakarra.


Joan dadila urrun, ahal bezain urrun odolak zikindu dituen lur hauetatik.
Ez dut eta Mariak zu gurutzean ikusi zintuenean bezala negar egin nahi.
Zure errreinuak agin dezala bere bidean inongo infernutan erori gabe,
nire infernua nahikoa baita sufritzeko.


In nomine patri, et fili, et Spiriti Santi.
Amen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario