domingo, 16 de diciembre de 2012

PRINTZE URDINA ETA AMA BATEN HERIOTZA ( XIII )

Haurrak gelan jolasten ari ziren
beren infantzia entretenigarriagoa izan zedin edo.
Neskato batek trapuzko papin bat zuen besoetan
kapritxosoki
dantzan eginarazten ziona irudimenezko printze urdinarekin.

Ez zekin, ordea, beheko gelan ama
dekapitaturik hilko zutela
Montemascherako kondearen emaztea izateagatik.
Atea ostikoz lurrera bota. DANBA!
Mahaiaren aurrean gutun bat irakurtzen andere ederra.
Eta harriduraren ostean ileak heldu esku arrotzek.
Zaplasteko batez lurrera. Ostikoen opari. Ubelduak azal zuriaren orbain.
Eta gorrotoak edo erokeriak edo mendeku goseak eraginda
soineko gorria apurtzen hasi zaizkie
burdinaren mehatxupean.
Lurraren eta burdinaren artean. Haragi gosea. Gosea baino gehiago min egiteko beharra.
Plazerra izan behar zuena ametsgaizto. Min. Sufrimendu.
Negar malko gorriak gorputzean barrena.
Eta gorputza gorpu bat da, bizia galtzen ari den materia hutsa. Objektu bat.

Eta kaleak gorriz zikindu ondoren
hilotzen hilotzek garbitu beharko dituzte
erregearen zapatak zikindu ez daitezen bisitan etortzen denean.

Baina neskatoak panpinarekin eta irudimenezko printzearekin jolasten du
etorkizuneko orri beltzen arrastorik izan gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario