miércoles, 5 de diciembre de 2012

HAURRAREN NEGARRA

Keak lanbrotzen dituen begietatik
malko bat erori zaio.
Eta malko horren atzetik
beste bat erori zaio.

Eraikuntza erorien gainean bilutsik,
garrasien pentagramek
haize hotza kolpatzen dute kupidarik gabe.

Bere eskutxoek emakume baten
gorputz larrutua laztantzen dute
bular erorien bila.

Baina emakumeak ez dio kasurik egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario