viernes, 14 de diciembre de 2012

TELOI GORRIAREN ATZEAN ( XI )

Musuak ateraren atzean ezkutatu ziren beste behin ere.
Kandela argia eta ilargiarena eszena argitzeko.
Ahulegiak perfekzio absolutuarentzat.
Probokatiboegiak desio ezkutuak ezkutuan jarraitzeko.
Erromantikoegiak sexuaren bidez amodio kontsumatzeko.

Baina gortina gorriak irudimena askatzen zuten
eta plazerraren labirintoetan galduta egonik ere berdin zion hasiera eta amaiera lotzen zituen marra
handik edo hemendik ipintzea.

Eta musu gehiagoren artean arropa erantzi. Biluztasun bilutsia.
Belarrian koxk. Ezpainak ezpainen aurka gudan. Maskarak enmaskaratzen.
Eta mihia lepotik behera, presa barik azal zurian barrena. Behera.
Bular tenteak, tenteago hezetasunak laztantzean. Intziri txikiak musika profano.
Eta denbora aurrera doa, segundoak bilutsiago bihurtzen dira,
plazer probokatzailea ateari deika. Desioak argizaritan kixkaltzen dira,
fantasiak lapurren gisara sartzen dira lehiotik.

Eta bekatuaren aurretik sagar bat egunsentiko ihintzak bustia. Bustiagoa.
Suge esnatu berriaren desira. Eta kapritxoa. Goxotasunaren bila.
Kobazulora.
Goxotasunera. Kobazuloaren bila.
Bularrak bularren aurka. Ezpainak ezpainen aurka. Larrua larrua truk. Izerdia. Beroa. Desioa. Ezpainak. Larrua. Izerdia. Bularrak. Beroa. Eroa. Sagarra. Desioa. Sua. Ezpainak. Sugea. Intziriak. Belarri ertzean. Izerdia. Behera. Bularrak. Larrua. Sagarra. Beroa. Intziriak. Izerdia. Intziriak. Garrasiak. Oihuak. UHOLDEA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario