miércoles, 12 de diciembre de 2012

PIRATEN ERREGEA HARRAPATU DUTE! ( I )

Piraten erregea harrapatu dute!
Ez da izango? Posible horrelakorik?
Eta herriko plazan akabatuko dute
herri xehearen begien aurrean estatuko agintariek.Goazen ba plazara nola hiltzen duten ikustera gure heroiek!
Mundu honetan nork agintzen duen gogorarazi nahi dute
eta herri baten babesa lortu
hain etsai bihotzgabea garaiturik.
Putakumea! Gure dena lapurtu huen! Infernuan kiskaliko haiz Luziferren eskuetan!


Piraten erregea harrapatu dute!
Eta mundua bakean dagoela diote pulpitotik
herri ezberdinetako apaizek
Jainkoaren erreinua anuntziatuz.
In nomine Patri, et Fili, et Spiriti Santi. Amen. Deus in Gloria. Aleluya.
Kanpai soinuak kanpandorreetatik hedatzen dira zeruan barna
gizon bati burua moztu ostean.Akabatu dute! Piraten erregea hil dute! Jada salbu gara lapur zikin hori infernuan dagoelarik!
Biba!

No hay comentarios:

Publicar un comentario