miércoles, 5 de diciembre de 2012

ESKU ZARTATUAK

Esku zartatuak erakutsi dizkidazu.
Hesiak apurtzetik zatozela erran didazu.
Aurpegitik jauzten zaizkizun izerdi tantek
besoetako zaurietan larrutan egiten dute
odol gordinarekin.
Pozik zaude.
Aske sentitzen zara.
Bejondeizula.


Hurrengo egunean Pilatosen tribunak jo dizu
etxeko atea.
Kolpeka.
Ostikoka.
Eta zu zeu etxeko atea bezala erabili zaituzte,
gero
zaborretara bota zaituzte
zaborra zabortegietan egoten dela erranez.

Zure neskalagunak negar egiten du gauero
ohe ondoan duen
zure irudia muxukatzen duen bakoitzean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario