miércoles, 12 de diciembre de 2012

THEATRUM ORBIS TERRARUM ( II )

Palazio ederrean dena etorri bezala joaten da.
Gerrak kaleetara mugatzen dira, luxutik urrun
batak bestearekin inolako erlaziorik izan ez balu bezala. Erregeak bere anbizioak lortzearren Mundu Berrian ipini ditu kanoiak. Bolbora usaina beste batzuek usainduko dute, zibilizazioaren usain loriatsua.
Zaldunek L formako mugimenduak egiteaz nazkatuta
etsaien aurka doaz hegan. Pegaso berriak jaio dira. Eta Akiles Pizarro da, jainko ahalguztiduna Inken artean. Edo John Smith beharbada, Elena salbatzera joan eta Pocahontasekin maitemintzen dena. Ulises. Ulises gehiegi daude, Odisea bat egitea erronka baino gehiago haur jolas hutsa da. Zer ote Mediterraneoa Ozeano zabalarekin konparatuta? Magallanes: Itakan Penelope eta zu, aldiz, Filipinetan hiltzera kondenatua. Heriotza exotikoa.
Lutero, Kalbino eta Trento. Kristo pagano bat? Sorginak! Ala!
Lepanto. Erromaren etsaia Konstantinopla bihurtu da. Eta Cervantesenak pirata afrikarrak, Shakespearek kontratatu dituenak konpetentzia murrizteko. Hamlet versus Don Quijote.
Baina Amsterdameko Boltsan tulipanen prezioak unibertsoko izarren balioetara
iristen diren bitartean, Palazio ederrean dena etorri bezala joaten da.
 


 

No hay comentarios:

Publicar un comentario