viernes, 14 de diciembre de 2012

KEMPER ( VIII )

Hara, hara! Ze hostia eiten dik hemen Cornuallesko traidoriak hamar urte ta geo? Uste nin ez nila berriz ikusiko!

- Edward? Jainkuan izenian! Earki hazi haiz motel! Banin bai hi ikusteko gogua. Baño hainbeste aldauta? Bizarra re atea zaik ta! Hemen utzi nianen mukizu bat besteik ez ta oan ... Hamaika ikusteko jayuak gattuk alajaña!

- Ze ber dek? Hau etxian kontu! Espero dit Jacquesek ez entzutia, bestela ...

- Ardo gorriya, beti bezain ona izaten jarraituko dik ta.

- Ardo gorriya. Ondo, ondo. Ta? Ze kontatzek? Milla istori izango ttuk kontatzeko!

- Ba, euki bai, baño hiri kontzeko moukoik ... etziat ba.

- Ez al haiz nekin fiatzen eo ze? Beno lenik ta behin kontau yak hire izenana. Zeatik Cornuallesko traidoria?

- Istoriyo luzia dek motel, familikua. Huxkeri bat. Anayak jarriya. Gezur txiki bat esan nitxayon ta ordutik traidore hitza eabiltze zin nei deitzeko. Ta jendiak ikasi hala deitzen, Cornuallesko traidoria.

- Anai bat hik?

- Zarragua. Kalamidade earra, Cornuallesko jauna.

- Uste nin hi hitzala ba Cornuallesko jauna.

- Herentziya beai tokau zayok, baño ni re enak gaizki bizi, baizkiyat titulu batzuk handik ta hemendik.

- Nik re bai, baño nayoit hemen bizi.

- Hemen? Konparatuko yak Galesko kondian titulua ta tabernako zerbitzariyana?

- Ta piratana.

- Nola piratana?

- Ez al hitxekin? Oan pirata nak!

- Hi pirata? Faborez, etzak txorakeyik esan. Arpa jotzeko gogua badek beste bati jo yok.

- Enak arpa jotzen ai, oan pirata nakela!

- Ta ze izangoek urrena? Espaniya Berriko gobernadoria izatia?

- Umm, ez huke txarra izango, baño zail xamarra ikusteit.

- Falta huana, hi Espaniya Berriko gobernadoria izatia. Baño nolatan ein haiz pirata?

- Pentsa zak apur bat. Taberna hau pirataz josiya ziok, zalla ek beayen istoriyuekin ez lilluratzia. Ta azkenian pirata ein nitxon. Daoneko baizkiyat bidaya batzuk bizkarrian.

- Ardo gorri hau gazki sartuko zayak azkeneako.

- Lasai! Ateako yat beste bat ta hua hobeto sartuko zaik, seuru.

- Hik uste? Ta zein dek hire asmua pirata izanda, aberastia?

- Galeoi batzuk abordau ezkeo, ta biziyak launtzen bazayak Frantziyako erregian pare biziko nitxoke. Ez nin ba aurretik pentsau hoi, eztek txarrak ... baño ez, bayat beste asmo bat barun sartuta. Nahi al dek jakin?

- Behin hona etorrita ezin jakin gabe jun.

- Hator, hator ... belarria esangoit ... ne asmua Piraten Erregia bihurtzia dek.

- Ze? Ze hostia pentsatzen ibili haiz hi hemen? Eotu ein al haiz?

- Shhhh ... Etzak bullaik atea bestela attu eingoitek. Hau gu biyon sekretu bat dek.

- Baño eotu ein al haiz? Piraten erregien istoriyo hoyek mozkorren gezurrak dituk.

- Ta François Le Roux ze huan ba?

- Bai, piraten erregia deitzen ziten. Baño hala re, hoyek istoriyo ta ipuin hutsak dituk. Ze ein ber dek Piraten errege bihurtzeko: Karibe osua konkistatu?

- Hoi inda seguru Piraten Errege bihurtuko naukela, baño hoi eiteko denboa asko ber dek.

- Behintzat logika pixkatekin pentsatzek oandik.

- Le Rouxen antzea ibili ezkeo gertu ibiliko nitxoke. Kontua dek piratek nei beldurra izatia, hola nekin aliatu ta ...

- Ta ze? Fragata inglesak abordatzen denboa guztin?

- Bariedade pixkat izaten sayatuko nitxoke. Gaur inglesak, biyar castillanuak, etzi frantsesak, geo piratan batzuk, berriz frantsesak, handik hillabetea inglesak, portugesak re bai, castillanuak galeoyak urre ta zillarrez beteta dittuztenian ...

- Hola errege guztik hire atzetik ibiliko hituake! Seko erotuta hao.

- Hoixe nahi yat, errege bat ne atzetik ibiltzia.

- Ta errege hoi gu biyok oso ondo ezautzeyun bat dek.

- Oso ondo, ta bakik ze eingo zioten? Hato, hator, beste sekretu bat:

- Beldurra emateyak.

- Akabatu eingo yat!

- Nola? Hik Ingalaterrako erregia akabatu? Seko eiña hao! Hire ganbaran zerbattek ez dik ondo funtzionatzen!

- Ikusikok nola bea akabatze diten. Nire atta ta ama hiltzeatik! Piraten errege berriyak Ingalaterrako erregia akabatuko dik.

- Hamaika ikusteko bakarrik? Frantses hauekin eze onik ezin espero. Nahi dekena amestu zak, baño kontuz ibili hai.

- Goatu ongi, ni Piraten Erregia izango nauk!

- Azten izango dizkit problemak.

- Eztek horren besteako, ne pauso guztin berri izango dek. Ta gañontzekuan ze berri Cornualles aldetik?

- Ba betiko kontuk, Amerikako espediziyo batek huts ein dula, holandesak ekialdian aurreatzen ai diala ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario